XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tarazona`ko gotzaiaren pean egon da beti orain dala ogei urte arte.

Geroztik Iruña`kin lotu dute.

Beti Naparroa`ko mendi aldeko gizonekin arremanak izan ditu.

Erronkari`ko ta Saraitsu`ko artalde galantak ingurura zetozkion, orko mendietan negu guztirako Auñamendi`ko bortuetako elurrak garbitu arte.

Arte aldetik oso erri aberatsa degu, uste baiño geiago, gauza asko daude ikusteko.

Bitxirik egokiena eliza nagusia da, erromaniko gotiko bitartekoa (1194-1234), iru barne ditu ta ondoan ibillaldi kalostratokia.

Moruan eliza berberean egiña dago.

Erdiko erretaula XV gizaldikoa Pedro Diaz Obiedo`k margotua (1494), onenetakoa.

Ba daude beste bi txiki garai berdiñekoak, oso bikaiñak; Billaespesan illobia Juan Lomme`k egiña (XV gizaldian), kalonjen eseri lekua Esteban Obrai`rena.

Ego aldeko sarrera irudiz betea dago; ba daude 114.

Eliza barrenean Amabirjinen irudiz josita arkitu genuen, danak ezin obeak, museo bat egiteko aiña.

Madalena eliza XII eta XIII`garren gizaldikoa da, erdiko aldarea 1551 urtean Juan Ramirez`ek egiña.

Ba daukate Santa Anaren irudi bat gotiko-flamenko antzekoa, oso egokia.

San Nikolas`en elizan daude Petro Pertus`ek egindako ola margoztuak, onak.

Oliamendiko Jesus`en otoitza ez da aztutzekoa.

Emen euki zuan Santxo Azkarrak lenengo illobia.

Katedralaren ondoan daukagu gotzaiaren jauregia platereskoa, XVI`garren gizaldikoa.

Beste etxe eder asko ba daude iriari itxura egokia ematen diotenak; San Adrian`go markesena, Almirantena, Uarte, Eredia eta abar.

Emezortzigarren gizaldian egin zuten Fueros`en enparantza ta errikoetxe berria.

Enparantza au ez da nolanaikoa, oso egokia baizik.

Aspalditik oso irikia izan degu iri au.

Kultura askotako gizonak bizitu dira alkarrekin emen.

Mairuak ba zuten itsua izeneko jakintsua oso ezaguna.

Judioak, berriz, beste gizon ospetsu asko; Benjamin, Yehuda, Abraham idazle onak.

Emen jaio zan Migel Serbet amasei garren gizaldiko gizon jakintsua ere (...).